XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era orretara, mundu guztiak gaizkakunde-iragarpena entzun ta siñistu dagian.

Siñistu ta itxaron, itxaron ta maita dagian.

LENENGO ATZALBURUA.

Agerpenaz beraz.

2. Jainko on ta jakintsuak bere izatea bera agertzea ta bere borondate-ezkutukia guri erakustea erabagi eban.

Berari eskerrak, Kristo aragi egindako Itzaren bidez, gizonak Goteunagan Aitagana jo daikie ta jainkozko izatearen kide egiten dira.

Agerpen onegaz Jaungoiko ikusieziñak bere maitasun andiz gizonai adizkideai bezela itz egiten dautse ta eurokaz bizi da Beragaz bat egiteko dei egiñaz.

Agerpen-asmo oneik, euren artean lotuta dagozan kiñu ta itzekin betetzen dira.

Gaizkakunde-arazoan, Jainkoaren egiñenak, irakaspenak eta itzokaz erakutsiriko egipenak erakutsi ta sendetsi egiten dabez.

Itzak, aldiz, ekintzak azaldu ta eurotan datzan ezkutukia argitu egiten dabe.

Jainkoagazko ta gizonen gaizkakundeazko barru-barruko egia, ostera, Kristogan ipinten yaku agiri agirian, agerpen onen bidez.

Bera bai'a batean bitarteko ta agerpen guztiaren osotasuna.